Basauriko Atletismo Paralinpikoko Javi Conde Klubak urtero proba paralinpikoak antolatzen ditu Basauriko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, erreferente izanik estatuan. Iaz 25 urte bete zituztelako-edo, beraien lana ezagutarazi eta kirol paralinpikoaren inguruko kontzientzia hedatu asmoz, komikia atera dute aurten, Paralinpikoak. Susanna Martinek egin du eta lizentzia librearekin (CC BY-NC-ND 4. 0) eta dohainik banatzen da. Internetetik ere deskarga daiteke.
Bertan zazpi atleta paralinpiko handiren istorioak kontatzen zaizkigu, denak mugen gainditze istorio zirraragarriak: Mikel García Agirrezabal, Rosalía Lázaro, Gilberto Alavez, Vanesa del Río, Javi Conde, Tania Castillo eta Carmen Giménez. Hitzaurrea Juan Manuel Montilla El Langui aktore eta raperoak egin du.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.