"Argia iraungi zen tokia": euskaldunak, espioitza eta esklaboen trafikoa eta matxinada Karibean

Paul Trévigne XIX. mendeko New Orleans-en kazetari eta eskubide zibilen aktibista izan zen. Haren aitona Joseph Tribinu ontzi-kapitain bizkaitarra zen, eta amona Margueritte Meunier askatutako esklaboa. Harriet argitaletxeak kaleratutako Argia iraungi zen tokia komiki honetan aiton-amona horien alegiazko bizitza posible bat kontatzen zaigu, non aurkituko ditugun Antilletako kolonia ingelesetako esklabo-trafikoa, esklaboen matxinadak, ornitologoz mozorrotutako espioi espainiar bat. . . Ez da aspertzerik Mikel Begoñak (Arditutakoak, Helize, Hiru etxe Santa Monikan. . . ) ondutako istorio berri honetan, Igor Sarralderen marrazki eta kolore biziekin komikiratu duena, Harriet etxearen eskutik.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento