Gaur, Oñatiko Kultur etxeko zine aretoan,19:00etan hasita, bi antzezlan ederrez gozatzeko aukera izango da. Biak, Tartean Teatroren produkzioak dira: Txizatoki bat eszenatokian eta Hamalau.
Lehenengoan, eta Patxo Telleriak antzeztzen (35minutuko iraupena) berak idatzitako testu batean oinarriturik. “Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objektu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut. ”
Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen iritziak jasotzeko beldurrez. Funtsean, aitzakia bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjektibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko.
Bigarren pieza Lutxo Egiaren testua da (Café Bar Bilbao Antzerki Saria 2022) eta Mikel Martinez aktoreak antzezten du.
Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairuan. Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzgu moralak egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da…
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.