"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2020
2016an hasitako egitasmoari jarraiki 3. edizioa izango da aurtengo hau. Lau saiotan banatuta, Arabako 16 bertsolari, 5 gai-jartzaile eta entzulea epaile izango dira. Saio bakoitzean bertsolari bana sailkatuko da Araian burutuko den azken finaleko saiora. Entzuleen erabakia izango da zein bertsolari helduko den Araian kantatzera. Finalean ez da irabazlerik izendatuko.
Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte.
Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira eta 2 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira.
Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie. - Ekainak 26, ostirala, 20:00, ARTZINIEGA
Peru Abarrategi, Irati Anda, Oier Arbina eta Beñat Garaio
Gai-jartzailea: Ander Fernandez
"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2020: Peru Abarrategi + Irati Anda + Oier Arbina + Beñat Garaio
Datos del evento
Organizado por
www.bertsozale.eus
Cuando
26/06/2020
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.