"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2020: Unai Anda+ Orlando Arreitunandia + Aroa Arrizubieta + Oihane Perea

"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2020: Unai Anda+ Orlando Arreitunandia + Aroa Arrizubieta + Oihane Perea

Datos del evento

Organizado por

www.bertsozale.eus

Cuando

03/07/2020

"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2020

2016an hasitako egitasmoari jarraiki 3. edizioa izango da aurtengo hau. Lau saiotan banatuta, Arabako 16 bertsolari, 5 gai-jartzaile eta entzulea epaile izango dira. Saio bakoitzean bertsolari bana sailkatuko da Araian burutuko den azken finaleko saiora. Entzuleen erabakia izango da zein bertsolari helduko den Araian kantatzera. Finalean ez da irabazlerik izendatuko.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte.

Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira eta 2 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira.

Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.

- Uztailak 3, ostirala, 20:00, BASTIDA

Unai Anda, Orlando Arreitunandia, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea

Gai jartzailea: Idoia Marauri

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento