IKASTAROAK ADEL 2020

IKASTAROAK ADEL 2020

Datos del evento

Organizado por

Artedrama

Cuando

Del 22/09/2020 al 26/09/2020

ADEL 2020. TXOSTENA

 

IKASTAROAK ADEL  2020ANDER LIPUS

(Arnasa. 8 orduko ikastaroa). Begiak, hitza, adi, zaindu arnasa. . .

Oinak, jauzi, dantza, entzun arnasa. . .

Eskuak, oreka, indar, sentitu arnasa. . .

Sena, hausnartu, jolastu, bizi arnasa. . .

azken arnasa hartu arte. MAIKA ETXEKOPAR

(Jokorako bi kuadro. 8 orduko ikastaroa). Taula zuzendari gisa erabiltzen ditudan jokorako bi kuadro zabaldu nahi dizkizuet, zuekin berriz bisitatzeko asmoan. Lehenean, Iparraldeko antzerkiko “Herriko Bozak” klasikoa ardatz, pertsonaia batetik bestera jauzi eginen dugu, pertsonaia estereotipoen arteko konbinazio desberdinak bilatuz, elgarren arteko harremanak pertsonaia bakoitzaz kontatzen duena landuz. Bigarrenean, giza neurriko txontxongiloen erabilpenaz jardungo gara, maneiatzaile, artatzaile, pertsona eta objektuaren arteko dialektika landuz. Maneiatzeak antzezlearen baitan zer gaitasun lantzen du? Maneiatze modu desberdinek gure giza harremanetaz zer kontatzen dute?AMANCAY GAZTAÑAGA

(Pertsonaia gorpuzten. 8 orduko ikastaroa). Egin edo izan. Zein da pertsonaia bat gorpuztera iristeko egin behar den bidea? Baimenik ematen al diogu gure buruari sormenaren jolasean murgiltzeko?

Maskaratik testuraino iritsiko den bidaia bat proposatzen dizuet. Bertan, pertsonaia bat sortu eta zintzotasunez gorpuztu ahal izateko zenbait tresna landuko ditugu. Barrutik kanpora irteten direnak ezagutuko ditugu eta baita kanpotik barrura datozenak ere. Plazeretik lan eginez, Michael Chejov-en teknikara gerturatuko gara. XIMUN FUCHS

(Nori mintzo garen. Iraupena: 8 orduko ikastaroa). Hau da erronka: zein izango da gure antzerkia etorkizunean? Zerk egingo du euskaraz soilik erran ahalko dudala? Zein izango da dagokion forma? Poetika gaiak ekarriko digu. Talka zertan den identi katu ondoren, estetika eta forma berez argituko zaigu. Nori mintzo naiz? Galdera hau zintzoki pausa dezagun, antzerkia hedatzeko lau haizetara. Plazerez, jostari, elkar lanean eta batak bestea aberastuz, gure historiak konta ditzagun. MARINA SUAREZ

(Gorputz imaginarioa eta materia biziak. 8 orduko ikastaroa). Materia bizia den gorputzak materia bizigabeekin (objektuak, espazioa) dituen harremanak arakatuko ditugu. Harreman ezberdinetatik gorputzaren imajinarioa miatu, bertan espresio inkontzienteak aurkitzeko. Zentzugabea, ulertezina eta hortik sortzen diren poetikak praktikatuko ditugu; gorputzak materiarekin dauzkan harreman posibleekin jolasteko.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento