"Ezkurdi: 50 años de Arte en Durango"

"Ezkurdi: 50 años de Arte en Durango"

Datos del evento

Organizado por

anboto.org

Donde

Sala Municipal de Exposiciones Ezkurdi

Cuando

Del 17/07/2020 al 26/07/2020

Ezkurdiko Udal Kultura Areto zabaldu zenetik 50 urte igaro direla ospatzeko erakusketa berri bat ikusgai Durangon. Durangoko Arte eta Historia Museoak eta Durangoko Udalak erakusketa antolatu dute Ezkurdiko erakusketa aretoan. 50 urte igaro dira Durangon Kulturako Udal Aretoak ateak zabaldu zituenetik. Hori ospatzeko, urte guzti hauetan bertan egon diren hainbat lan bildu eta erakusketa antolatu dute. Bertan, Ibarrola, Luis Sanz, Balerdi, Chillida, Merche Olabe, Zumeta, Mari Puri Herrero, Andrés Nagel, Alcain, Concha Saez, Marrodan, Tamayo eta Ferreñoren obrak egongo dira ikusgai. 

Udaletik jakitera eman dutenez, erakusketa honekin, hasiera-hasieratik lanean ibili ziren, Leopoldo Zugaza, Jesus Astigarraga eta Basilio Aranaren lana balioan jarri gura izan dute. 

Erakusketa astelehenetik domekara 18:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai. Asteburuetan baita 12:00etatik 14:00etara ere.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento