Bertso-saioa: Amets Arzallus + Haritz Mujika + Maialen Lujanbio + Miren Artetxe

Bertso-saioa: Amets Arzallus + Haritz Mujika + Maialen Lujanbio + Miren Artetxe

Datos del evento

Organizado por

www.bertsozale.eus

Donde

Gudari Plaza

Cuando

05/06/2020

Ekainaren 5ean, ostiralean, bertso-saioa izango da Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). 80 lagun inguru joan ahal izango dira; joatekoa bazara, izena eman beharko duzu. Saioa Bertsozale Elkarteak egoitza duen Amasa-Villabonako Subijana etxearen atzean egingo da, eraikinaren eta pilotalekuaren artean dagoen Gudari Plazan; 18:30ean hasiko da. Bertsoa. eus atarian ere zuzenean eskainiko da. Amets Arzallus, Haritz Mujika, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe ariko dira bertsotan, eta Imanol Artola gai jartzen. Eguraldiak okerrera egingo balu, aterpean egingo litzateke saioa, eta Bertsozale Elkarteak jakinaraziko luke astean zehar. Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek antolatu dute, Villabonako Udalaren laguntzarekin. Saioa izango den eremura sartzeko eta ateratzeko maskara derrigorrezkoa izango da, eta sartzeko ordutegiak adieraziko dira gonbidapenetan, jende pilaketak ekiditeko. Behin eremura sartuta, eta lekuan eserita, maskara kendu ahal izango da, ikus-entzuleen arteko distantziak bermatuta. Esan gabe doa, une oro antolatzaileen argibideei kasu egin beharko zaiela. Saiorako izena emanda, gonbidapena iritsiko da adierazitako posta elektronikora ostegunean; bi gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez. Izena eman dutenen kopuruak zaintzeko, izen-emate orria 21:00etatik 09:00etara ez da martxan izango. Era berean, behin baimendutako 80 gonbidapenak banatuta, izen-ematea itxi egingo da. Bestalde, izena ematerako baimendutako kopurua pasa bada, jada lekurik ez dagoela jakinarazteko mezua bidaliko da. EMAN IZENA HEMEN

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento