"Lur hau gurea"

"Lur hau gurea"

Datos del evento

Organizado por

euskalduna.eus

Donde

Palacio Euskalduna

Cuando

14/07/2020

Dokumental honetan Lur hau gurea (Eskusoinuaren pentsamenduak) Amilotx Dantza Taldeak sortutako ikuskizunaren laburpena aurkezten da. Bertan, Oreka Tx taldeko musikariek, Ainhoa Garai piano-joleak, Leire Gondra biolin-joleak eta Iraide Torrontegi abeslariak lagunduta, kanta desberdin batzuk erabili ditugu euskal etorkin baten istorioa kontatzeko. Euskal Herritik Estatu Batuetara egindako bidaia kontatzen dugu. Arnegitik Californiara joan zen Pedro Juan Etchamendy bere eskusoinuarekin. Eta ikuskizun honek bere istorioaren zati bat kontatu nahi du. Ikuskizun hau haien herritik beste batera doazen etorkinen oroimenez sortu dugu, “Lur hau zurea, lur hau nirea, lur hau gurea” delako. Koreografia: Iñaki GoirizelaiaDokumentalaren zuzendaria: Larraitz Zuazo

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento