Futbola eta bertsoak uztartuko dira asteburu honetan Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak antolatu duten BertsoDerbiaren edizio berriari esker. Oraingo honetan, Mungiako Olalde Aretoan izango da saioa, ostiralean, hilak 22. Eta partida, hilaren 24an izango da, gaueko 21:00etan, San Mamesen.
Aurrez aurre Athleticen aldeko bertsolariak (Aissa Intxausti eta Mikel Goiriena) eta Realekoak (Ane Zuazubiskar eta Aitor Tatiegi). Gai-jartzaile lanetan Andoni Egaña arituko
Aurtengo BertsoDerbia Mungiako ikastetxeetako DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta egongo da, eta hala, bertako ikasleen arteko bertso txapelketa txikia ere egingo da, eta irabazleak San Mameseko partidua ikustera joango dira.
Athletic Club Fundazioak, BertsoDerbia bezalako ekitaldien bidez, “euskal kultura, bertsolaritza eta euskararen erabilera sustatu nahi ditu. Real Sociedad Fundazioarekin lankidetza estuan aritzeak derbia bezalako partida garrantzitsu batean lehia osasuntsua sustatzea ahalbidetzen du, errespetua, kirola eta kultura uztartuz”.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.