Exposición de cerámica de Zigor García

Exposición de cerámica de Zigor García

Datos del evento

Organizado por

zarautz.eus

Donde

Torre Luzea Erakusgela

Cuando

Del 06/08/2020 al 13/09/2020

Abuztuaren 6tik irailaren 13a bitartean Haitzaren gibeletik zeramika-eskultura erakusketa egongo da zabalik Torre Luzean. Zigor García artista sanpedrotarra da pieza honen egilea, 2018. tik hona buztinaren modelatu figuratiboa baztertu eta zeramika garaikidera gerturatu den sortzailea. Proposamen berri honetan  osagai batzuk elkartu zaizkio. Bitartekoari garrantzia emanez , naturaren esperientzia zuzena mendi ibilbide luzeak eginez bereganatu du. Land artak pizten duen kontzientzia ekologistak bultzatuta, arriskuan zegoen paisaia bizitzera habiatu da. Jaizkibel mendi magalean eraiki nahi zuten portuaren proiektu basati eta burugabeak, ekosistema berezia eta ez oso ezaguna desagertzeko zorian utzi baino lehen, bertara hurbiltzea erabaki du Jaizkibelgo itsaslabarren muturretara lau ibilbide luze eginez. Artea ekintza izateaz gainera, bizitzea ere badenez, begiratzeaz aparte, natura zapaldu, zeharkatu, usaindu, dastatu, ukitu, izerditu, busti eta hausnartu egin behar da. “Artea ez baita, gertatzen baita”. Hori da Zigorrek egin duena eta erakusketa bizitzera joango den ikuslearekin konpartituko duena. Bizipen horretatik bost multzo eskultoriko eta marrazki sorta bat ekarri ditu Zarauzko aretora. Instalazioak dira hauek.  Buztingintzaren teknika eta hizkuntza plastiko desberdinak erabiltzen ditu hauetariko bakoitzean. Erakusketako pieza ugari ontziak dira, zeramikaren oinarrizko objetua. Hauetan, paisaiaren oroimena eta artistaren bizipenak gordetzen badira ere, ez daude guztiz beteta. Ikusleak tartea eta unea izango du ere ontzi hauek bere gogoa eta esperientziaz betetzeko; artea guztiz gauzatzeko. Erakusketa honekin bere ibilbidearen ziklo bat ixten duela eta jada beste paisaia ezezagunak bizitzeko grina piztu zaiola aitortzen du Zigorrek. Praktika artistiko honetarako osagai guztiak biltzen ditu bertako paisaia honek.  Baina bere buruan, naiz eta urrutiago gelditu, paisaia bolkanikoak ere badaude, non  zeramika, “lur errearen” gisara, naturak berak etengabe bortizki sortzen bait duen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento