UEU: Máster Universitario en Formación del Profesorado (Especialidad Lengua y Literatura)

UEU: Máster Universitario en Formación del Profesorado (Especialidad Lengua y Literatura)

Datos del evento

Organizado por

UEU

Donde

UEU - Egoitza Akademikoa (Markeskoa Jauregia)

Cuando

Del 05/10/2020 al 18/06/2021

- Izen emate epea: 2020ko apirilaren 1etik maiatzaren 25era.
- Izena ematerakoan eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu behar da. Hemen argibide gehiago--Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), UPV/EHUren zentro atxiki gisa, euskaraz eta online eskainiko du master hau 2020-21 ikasturtean. Ikasleen garapen-alor ezberdinekin lotutako ondoko espezialitateak eskainiko dira: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, Natur Zientziak eta MatematikaOnline modalitate honetan, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez emango dira. Ikasketak burutu eta ebaluatzeko behar dituen tresna eta baliabide guztiak eskura izango ditu uneoro bertan ikasleak. Modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskainiko du: berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea izango da, ikasleak aukeratutako hezkuntza zentroan burutuko duena modu praktikoan. Hizkuntza eta Literatura EspezialitateaHizkuntza eta Literatura, Irakaskuntza Masterraren baitan, online eta euskaraz eskaintzen den hiru espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berbera den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da, eta bertan, giza eta gizarte zientzien irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakontzen da. Ezaugarriak- Egutegia: 2020ko urria - 2021eko ekaina (ikasturte 1)
- Modalitate erdi presentziala: online ikasketak eta aurrez aurreko ebaluazio-saioak
- Jarraipen pertsonalizatua
- Berrikuntza Ikasgelan: ikastetxeetan berrikuntza eta ikerketa egitasmoak
- Euskal Curriculumean oinarritutako ikasketak
- Ebaluazio jarraia eta formatiboa
- Practicuma Euskal Herriko ikastetxeetan

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento