Grises + Elira

Grises + Elira

Datos del evento

Organizado por

zestoa.eus

Donde

Plaza

Cuando

29/08/2020

Grises talde zestoarra bueltan da. Geldialdi baten ostean indarberrituta datoz zortzi abestiko “Talisman” lan berriarekin. Uda ostean kaleratuko den seigarren disko honetan egitura klasiko eta elektronika garbiena alde batera utzita orain arte landu gabeko soinuak bilatu nahi izan dituzte,  iraganeko formulak ez errepikatzeko eta erritmo indartsu, fresko eta sendoak lehenesteko. 2021. urtean gainera “El hombre bolígrafo” lehen lanaren 10. urteurrena ospatuko du taldeak, iraganaren melodiari begira baina oraina ospatzeko asmoz egindako zuzenekoarekin. Baietz aldakak eta burua astindu. Elira, indie rock musika estiloa garatzen duen talde zestoarra gara. Askotan gertatzen den bezala, talde honen sorrera ere lagun talde baten musika sortzeko nahiak bultzatu du. Partaideak, Beñat Etxabe (haizeak eta teklatua), Janardana Iglesias (bateria), Manex Larrañaga (gitarra eta koruak), Ander Sorazu (ahotsa) eta Ander Telleria (baxua) dira. Elkarrekin haziak, musika talde honek beraien arteko laguntasunak sortzen duen giro paregabea azaleratzea lortu du kantu ezberdinen bitartez. -----Oharrak:- Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
- Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
- Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
- Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin. eus edo zestoa,eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
- Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
- Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
- Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
- Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu. Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:
Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea.  
943 868 811

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento