Bartolomé Ertzilla Musika Eskolak antoltatutako XXXV Musika Hamabostaldia10 € ( Bazkideak eta Bartolomé Ertzillako ikasleak 7,5 €)
Sarrerak salgai irailaren 3tik aurreraSpanish Brass nazioarteko ganberatalde dinamiko eta sendoenetako bat da. 35 urteko ibilbidea du musika munduan, eta hogeita hamabi disko argitaratu ditu.
Metalezko haize-instrumentu talde honek bere azken albuma aurkeztuko digu: 35 izenekoa. Bere 35. urteurrena ospatzeko proposamen artistiko berria da, eta proiektu honekin bere hastapenetara itzuliko da, metal boskote gisa. Bertan, bere ibilbideko lan esanguratsuenetako batzuk, lan berriekin edo apropos egindako moldaketekin batuko dira.
Urte hauetan guztietan hainbat autoreren lanak eta moldaketak jo dituzte: Luciano Berio, Pilar Jurado, Witold Lutoslawsky, Antón García Abril, Nuria Nuñez, Vladimir Cosma, Johann Sebastian Bach, Michel Legrand, Antonio Carlos Jobim, Manuel de Falla edo Joaquín Turina, besteak beste. Link Informazio gehiagoFitxa artistikoaTronpeta:Carlos Benetó Grau
Tronpeta:Juanjo Serna Salvador
Tronpa:Manolo Pérez Ortega
Tronboia:Inda Bonet Manrique
Tuba: Sergio Finca Quirós
SPANISH BRASS
Datos del evento
Organizado por
durango.eus
Donde
San Agustin Kultur Gunea
Cuando
16/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.