Ivanka gurera heldu den ekialdeko immigrante txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa. . . "Herritik alde egin behar izan nuen, beste askok eta askok bezala. Gure ekialde txirotik zuen mendebalde aberatsera etorri nintzen. Atzean uzteko ezin konta ahala miseria. Aurretik edukitzeko hamaika amets koloretako. Lortu nuen etxe handi batean bizitzea eta egongelako besaulkitik itsasoa entzutea. Baina ez dakit zoriontsua izaten asmatu nuen. Orain periodikoak leitzen ditut aurretik atzera eta atzetik aurrera, nire izenaren bila. Eta galdera bat dut buruan, gau eta egun, buelta-bueltaka: zenbat aldiz apur daiteke hezur bat? Eta bihotz bat?". Fitxa- Aktorea: Irati Agirreazkuenaga
- Musika: Igor Arzuaga
- Gidoigilea eta zuzendaria: Mikel Ayllon
- Ekoizpena: Piszifaktoria Ideien Laborategia
- Iraupena: 60 minutu
"Ivanka"
Datos del evento
Donde
Josu Murueta Kultur Etxea
Cuando
24/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.