MarraziOak 2020

MarraziOak 2020

Datos del evento

Organizado por

galtzagorri.eus

Donde

Undermount

Cuando

Del 19/10/2020 al 23/10/2020

Prest dugu MarraziOak tailerraren 12. ekitaldia: Zotzak biltzen, ahozko tradizioko kantak eta poesia ilustratuz. Maite Gurrutxaga ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide idazleak gidatuko dute. Ilustratzaileen topaketa urriaren 19tik 23ra egingo dugu Donostiako Igeldoko Undermount elkartean, 10:00etatik 18:00etara. Hamar ilustratzailek tailerrean doan parte hartzeko aukera izango dute. Izen-emate epea zabalu dugu honezkero eta zabalik egongo da uztailaren 24ra arte. Irakasleek aukeraketa egin ostean, hautatutako parte-hartzaileei irailaren 11 baino lehen jakinaraziko zaie. Hona parte hartzeko baldintza orokorrak:- Ilustratzaileak Euskal Herrikoak izan behar dute.
- Galtzagorri Elkarteko kide izatea baloratuko da.
- Euskal Herriko Ilustratzaile Elkarteko kide izatea baloratuko da.
- Parte hartzaileek ez dute zertan argitaratutako lanik izan behar. Hona Galtzagorri Elkartera bidali beharreko dokumentazioa:- Ilustratzaile bakoitzak hiru lan bidali beharko ditu bere estiloa, estetika eta lan-ildoak erakusten dituztenak.
- Dokumentazio orokorra: Curriculuma, Nortasun Agiriaren kopia, e-posta, telefono zenbakia. Dokumentazioa wetransfer bidez bidali beharko dute ondoko helbidera:  administratzioa@galtzagorri. eusTailerrean ilustratzaileek, gidariekin batera, herri poesiaren eta kanten materiala ezagutzeko aukera izango dute. Lehenengo egunean materiala ezagutzeko aukera izango dute eta, handik abiatuta, ilustratzaileei pieza bat aukeratzeko eskatuko diete haren ilustrazioari ekin diezaion. Sekuentziatzeko moduak, proposamenak, ideiak, irakurketak ahots goran, materialen erabilpena eta aurretik ahozko tradizioa –ipuinak barne– ilustratzeko erabili diren bideak aztertuko dituzte. Aurtengo MarraziOak tailerra, euskarazko ahozko tradizioa ezagutzeko aukera paregabea izango da, inondik ere. Deialdia 2020

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento