Ibilaldia 2020: "Gora Kasete!"

Ibilaldia 2020: "Gora Kasete!"

Datos del evento

Organizado por

Ibilaldia 2020

Donde

Txintxirri Ikastola

Cuando

12/10/2020

Ibilaldia 2020ren egitarauaren barruan "Gora Kasete!" ikuskizuna eskainiko digu Eidabe taldeak Elorrioko Txintxirri Ikastolan. Ikusle kopurua mugatuta dago eta, ondorioz, umeekin gurasoetako bat bakarrik etor zaitezten eskatzen dizuegu, ume gehiagorentzako lekua ere egon dadin. Izena eman ostean ez duzu besterik egin behar. Ikuskizunera ordua baino lehenago etorri zaitez, apurka-apurka eta distantzia mantenduz sartu ahal izateko. Sarrera San Jose kaleko burdinezko atean egongo da. Bertan izen-abizenak eman eta, zerrendan zaudela egiaztatu ostean, tenperatura hartu, eskuak desinfektatu eta barrura! Jarlekuak familia bakoitzetik etorriko zareten pertsona kopuruaren arabera multzokatuta izango ditugu, besteengandik segurtasun tartea gordeaz. Izena emon--Gure izeko Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dugu. Margarita gure izeko martxosoena da eta bere neurrira egindako oparia egin nahi diegu: bere bizitzako abestiekin grabatutako KASETE bat; gure maiatsun osoz egindako opariak erositakoak baino bereziagoak baitira. Baina zer da KASETE bat? Eta zeintzuk dira bere bizitzako abestiak? Nondik lortuko ditugu KASETEak? Bakoitzak bere abestia grabatu nahiko du eta azkenean kolore eta estilo ezberdinetako abestien KASETEa geratuko zaigu eta ospakizun festa ederra egingo dugu. GORA KASETE!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento