Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Igurtzi, leundu, garbitu, txoko batean itxaron, sarri askotan bakar-bakarrik, edo erratzaren alboan. . . Horrelakoxea da lanbasen bizitza, Mutt lanbasarena, esaterako.
Baina nahikoa izango da harekin dantzan hastea, eta, hara, Gioconda bihurtuko da lanbasa, edo Nijinski handiaren pareko. Lanbasak irrist, jauzi, jolas egingo du gurekin, eta, xirmi-xarmaz edo, airean biraka hasiko da, bera bakarrik. . . Gero geratu egingo da, gure zain jarriko da, artean ere beste dantza eder batzuk asmatzeko gogoz.
2022ko Fetén saria irabazitako ikuskizuna, dantza lehen haurtzarora hurbiltzeko ikuskizun onenaren kategorian. Konpainia: Teatro Paraíso Antzerkia
Antzezleak: Rosa A. García, Jone Amezaga, Miren Lizeaga
Dramagintza, zuzendaritza eta argitzapen eta eszenografia diseinua: Jesús Nieto
Musika: Pedro Girao
Bideo languntzailea: Paula Alemán
Ikuskizuna baino lehen, Tomasen Etxea tailerra egongo da. Informazioa gehiago, hemen.
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Leihoak"
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Federico Garcia Lorca Antzokia
Cuando
01/12/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.