LAURA BRASÓ + MIKEL USKOLA + RUBÉN FDEZ. AGUIRRE MÉLODIES À DEUX VOIX

LAURA BRASÓ +  MIKEL USKOLA + RUBÉN FDEZ. AGUIRRE MÉLODIES À DEUX VOIX

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

Del 27/05/2025 al 28/05/2025

Laura Brasó soprano bartzelonarrak eta Mikel Uskola kontratenor donostiarrak, Rubén Fdez. Aguirre pianoan lagun dutela, bat egin dute errezital honetan, Frantziako musika-literaturaren atal garrantzitsu bat erakusteko: errepertorioa bi ahotsetara. XIX. mendean hain modan jarri ziren «Parisko musika-aretoak», ezen konpositore eta interprete ospetsuenek ere parte hartzen baitzuten. Ez da harritzekoa, adibidez, bi emakume abeslari ezagun musika-emanaldi esklusibo batean egongo zirela jakindakoan sortzaile batzuek une horretarako duoak konposatzea. Horrela iritsi dira guregana «mélodies à deux voix» eder eta inspiratzaileak. Errezital honetan, Cesar Franck eta Marie Widor organista ospetsuen duoak entzungo ditugu, bai eta Reynaldo Hahn de Echenagucia enblematikoaren abestiak ere —ama Elena María euskal jatorriko venezuelarra zuen—. Sopranoa: Laura Brasó.
Kontratenorra: Mikel Uskola.
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento