Laburbira 2020 - Euskarazko film laburren zirkuitoa (Elgoibar)

Laburbira 2020 - Euskarazko film laburren zirkuitoa (Elgoibar)

Datos del evento

Organizado por

elgoibar.eus

Donde

Herriko Antzokia

Cuando

22/09/2020

Laburbira XVII. ediziora 27 ikus-entzunezko lan aurkeztu badira ere, 9 film labur izango dira urte honetako protagonistak, guztiak 2018tik 2020ra bitartean egindakoak. Hauetariko batzuk 2019ko hainbat jaialditan aurkeztutakoak dira eta ikusleen artean arrakasta handia izan zituztenak, besteak beste, “Anti”, “Pil Pil” eta “Harria Herria” film laburrak. Iaz bezala emakume zuzendariek presentzia nabaria izango dute edizio honetan, izan ere zirkuitu ibiltaria osatzen duten 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira. Hauetariko batzuk hasiberriak badira ere, Janire Etxabe, Maitane Eyheramonho edota ikus-entzunezkoen ikasle talde bat esaterako, badaude eskarmentu handiko sortzaileak ere, hala nola, Kristina Zorita, Yolanda Mazkiaran eta Amaia San Sebastian. Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:- Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea)
- Urak dakarrena (Marilin taldea)
- Anti (Josu Martinez)
- Tigre bat (Amaia San Sebastian)
- Pil Pil (Kristina Zorita)
- Mamarro (Ibon Iza Totorika)
- Kateak (Yolanda Mazkiaran)
- Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho)
- Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento