Zinema express jaialdia (Txantxarreka gaztetxea)

Zinema express jaialdia (Txantxarreka gaztetxea)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

zinea.eus/

Non

Antiguako Txantxarreka gaztetxea. Heriz Pasealekua, 22

Noiz

25/06/2020-etik 27/06/2020-era

Koronabirusak eragindako itxialdi egunak atzean utzi asmoz, kultura gaztetxeroa eskainiz jasoko dute Antiguako Txantxarreka gaztetxeko kideek normaltasun berria. Kultur jarduerak bai, baina fresko eta aldarrikatzaileak. Hain zuzen, zinema jaialdi berezi bat antolatu du gaztetxeak ekainaren amaierarako. Ekimenak, ordea, ez du ohiko zinema jaialdi baten egitura izango. Lehiaketa izango da nagusi, eta parte-hartzaileen azkartasuna baliabide gakoa. Hilaren 25ean, 12:00etan, hiru hitz iragarriko dituzte euren sare sozialetan, eta parte hartu nahi duten herritarrek 48 ordu izango dituzte hiru eta zazpi minutu arteko “maisulan bat” grabatu, editatu eta aurkezteko. Ez da iraupenaz haragoko beste muga edo oinarririk izango, eta edozein generotako lanak onartuko dituztela azaldu dute: drama, akzioa, kritika soziala…Ekainaren 27an jarri dute hitz ordua lan guztiak publiko aurrean aurkeztu eta irabazlea hautatzeko. Horretarako, “gala berezia” iragarri dute antolatzaileek

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak