4.600 lanpostu EAEko hizkuntzen industrietan, bi heren emakumezkoenak

4.600 lanpostu EAEko hizkuntzen industrietan, bi heren emakumezkoenak
Langune enpresa elkarteak txosten bat egin du publiko, Siadecorekin batera egina eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan duena, bi puntu nagusi aztertu dituena: Hizkuntzen Industria EAEn, eta Euskararen eragin ekonomikoa Gipuzkoan. Ondorio nagusietako bat, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %4. 59 euskararekin lortua dago. EAEn euskara-sektoreek eragindako enplegua langile guztien % 5,99 da. Lau segmentu aztertu dituzte ikerketan:1. hizkuntzen irakaskuntza
2. itzulpengintza eta interpretazioa
3. eduki linguistikoak
4. hizkuntza-teknologiak. Lau segmentuetako enpresek 211,3 milioi euro inguru fakturatzen dituzte urtero, eta 4. 600 enplegu hornitzen dituzte, hizkuntzen industriarekin lotutako jarduerak soilik kontuan hartuta. - Enpresa horien errealitatea anitza da, baina txostenak honako ezaugarri nagusiak nabarmentzen ditu
- Enpresa gehienak txikiak dira, autonomo ugari dago.
- Kokapenari dagokionez, Gipuzkoan dago kontzentrazio handiena.
- Langileen bi heren pasatxo emakumezkoa da.
- Euskalgintzako eragileekiko lotura eta harremana handia da.
- Eskainitako zerbitzuaren xede-hizkuntzari dagokionez, euskara da nagusi.
- Globalizazio sozial eta ekonomikoarekin lotuta, aukera berriak antzematen dira.
- Administrazio publikoarekiko mendekotasuna handia da, dirulaguntzak direla eta, baina kontratazioei dagokienez ere bai.
- Langileen prestakuntza eta kualifikazio-maila da lehiakortasun faktore nagusia.
- Teknologia berriekiko ikuspuntu bikoitza dago. Onurak onartzen dituzte, baina mehatxu gisa ikusten dituzte batzuek.
- Iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren arriskuaz ohartarazi dute.
- Enpresa handiekin eta frankiziekin lehiatzeko zailtasuna azpimarratudute.
- Nazioartekotzea ez dago zabaldua sektorean, hizkuntza-teknologien segmentua salbuespena da.
- Bilakaera eta aurreikuspen positiboenak dituzten enpresak dibertsifikatuenak dira, kolaborazio-maila handiena dutenak eta berrikuntza teknologikoei modu baikorrenean aurre egin dietenak.
- Kolaborazioaren desabantailen artean, elkarlanari eskaini beharreko dedikazioa, denbora eta horrek dakarren kostua azpimarratu dituzte.
- Komunikazioa, marketing-a eta teknologia berriak lantzea aurreikusten dute bilakaera positiboena dutenek.
- Ingelesarenaz gainera, txineraren eta arabieraren hazkundea aurreikusten dute.
- Langunek harreman handia du hizkuntza-teknologien segmentuarekin, baina txikia irakaskuntzarekin eta itzulpengintzarekin. Hemen txostena bere osotasunean, eta Langunek kaleratutako prentsa-oharra.