Poesia eta narrazio laburra sarituko ditu Iruñeko Gazte Literatur Lehiaketak

Poesia  eta  narrazio  laburra  sarituko  ditu  Iruñeko  Gazte  Literatur  Lehiaketak
Poesia eta narrazio laburra sarituko dituen Iruñeko Gazte Literatur Lehiaketa abaian da. Lehiaketak 30 urte beteko dituen edizio honetan, lanak apirilaren 30a bitarte aurkeztu ahalko dira.

Poesia eta narrazio laburra dira modalitateak, bai gaztelaniaz bai euskaraz, eta horietarako bi kategoria daude: 14 eta 16 urte bitarteko gazteak, eta 17 eta 18 urte bitartekoak. Idazlanetako gaia librea da eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Testu bera ezin da bi hizkuntzetan aurkeztu. Lanak hiri horretako Gaztediaren Etxeko Gazteendako Argibide Bulegoan (Zangoza k. , 30) bidaliko dira.
Modalitate bakoitzak honako sariak izango ditu: Lehen saria, 300 euro; Bigarren saria, 200 euro; Hirugarren saria, 150 euro; eta Accesitak,  100 euroko bi sari.

Orain, lanak zabaltzeko asmoz,  2019ko ediziotik aurrera saritutako lanak pdf formatuan aurki daitezke www. letragaztea. com (euskaraz) webgunean, berariaz diseinatu baitira ordenagailuz nahiz gailu mugikor bidez intuitiboki eskuratu ahal izateko.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak