2019ko Argizaiola lehiaketako lanen erakusketa

2019ko Argizaiola lehiaketako lanen erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.sfg-ss.com

Non

Gipuzkoako Argazkilari Elkartea

Noiz

05/06/2020-etik 25/06/2020-era

ARGIZAIOLA SARIAREN HISTORIAArgizaolaren ideiaren hasiera Altsasuko Alaska zenaren hotelean sortu zen 1973an, Federazio bat osatzeko asmoz bertan bildutako Euskal Herriko hainbat argazkilari elkarteetako ordezkariek "Argizaola Garaikurra"-ren lehen deialdia egin zutenean. Argizaiola Trofeoan ezaugarri nagusia: aurrez eginiko lau lehiaketetan sailkatutako lanek osatuko zutela. Urte luzez, Argizaiola euskal argazki lehiaketen ikurrik garrantzitsuena izan bazen ere, aurrerago beherakada nabaria sufritu zuen, 1995. urtetik aurrera aurreko indarra berreskuratzen hasi arte, gero eta lehiaketa gehiagok perte hartzen zutelarik. Euskal Herriko Elkarteen Federakuntzak urtero antolatzen duen Lehiaketa hau "Lehiaketen Lehiaketa" izenez ezaguna da. Bere garrantzia hurrengo honetan datza: Federazioak urtean zehar babestutako lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein Iparraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dutela. Besteak beste, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatutako Gipuzkoa Trofeoa da babestutako elkarte horietako bat. 2019an eginiko Argizaiolaren 39. edizioaren garailea Aitor Arana argazkilaria izan da eta, bi akzesiak Oskar Gaskonek eta Andres Induirainak eskuratu dituzte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak