NAK 2024: "ÓMICRON XXI" (estreinaldia)

NAK 2024: "ÓMICRON XXI" (estreinaldia)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Kondestable Civivox-a

Noiz

13/09/2024

ÓMICRON XXILANAK: ERIKA VEGA, CLAUDIO TUPINAMBÁ, ALICIA DÍAZ DE LA FUENTE, AGUSTÍN CASTILLA ÁVILA, TERESA CATALÁN & Mª C. ASENJO –MARRODÁN (Programa bere osoan da estreinaldia)Pilar Rius jaialdiaren hirugarren edizioan ezagutu genuen. Gitarra elektrikoko errepertorio ikoniko bat zekarren, eta hura ohi ez bezalako ausardia zen, ohi ez bezalako jarrera ausarta. Jaialdiak haren proposamenean konfiantza jarri, eta bere musika hedatzeko lekua eman genion. Handik urte batzuetara, Elisa Urrestarazu iritsi zen, ordurako Pilarekin batera saxofoia eta gitarra elektrikoa batu zituen ensemblean; bada, elkarrekin ortzi-muga berriak miatu dituzte soinuaren barnean, beren lorratza musika garaikidean utzita. Bitartean, elkarren arteko asmoak, ahalegin handia eta ezin konta ahala konfidentzia. Erronka partekatuak, konfiantza itsuak zurkaiztuak beti; hau da, exijitzen ez den konfiantza hori, kidetasun eta jarrera adore-emaileen bidez irabazten dena eta, une mingarrietan, jendearen bihotz-altxagarri gertatzen dena. Urteen joan etorrian sendotu den harremana, laguntasunaren, elkartasunaren eta ahizpatasunaren erakusgarria, harmonia eta zoriontasun ekarlea jaialdi hau egiten dugunontzat. NAKek aurkeztuko duen proiektu berriak oinarri ditu egungo sorkuntzaren konpositorerik nabarmenetako batzuek ondutako lanen erabateko estreinaldiak. Pieza berriak dira, hain ezberdinak diren bi instrumentu horien soinuaren azterketa berritzailearen emaitza; saxofoiaren adierazkortasuna, indarra eta harikortasuna, eta gitarraren moldagarritasuna fusionatuz, elkarrizketa musikal pertsonala sortuta. ELISA URRESTARAZU (SAXOAK), PILAR RIUS (GITARRAK)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak