Bilboko Udal Txistulari Banda & Iñar Sastre: "Txistuak hitz egiten duenean"

Bilboko Udal Txistulari Banda & Iñar Sastre: "Txistuak hitz egiten duenean"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

04/11/2024

Bilboko Udal Txistulari Bandaren 2024-2025ko denboraldiak Tradizio koloretan du izena, eta urriaren 7tik 2025eko apirilaren2ra bitartean izango da. Bilboko taldeak berrikuntza erakargarriekin ekiten dio aurtengo denboraldiari eta ikuskizunetara den publikoak erritmo eta melodia tradizionalen eta berrikuntza eta beste musika genero eta estilo batzuen konbinazioaz gozatuko du, baita beste diziplina artistiko batzuekin ere. Gorka Zabaleta buru duen taldeak kolaborazio sare zabal eta heterogeneoa izango du bere emanaldietan. Batzuk ohikoak bihurtu dira eta publikoak espero eta asko baloratzen ditu; beste batzuek, berriz, harritzea eta denboraldiari kolore berri bat ematea dute helburu. Azaroaren 4an, Euskalduna Jauregian, Udal Txistulari Bandak Xabier Otaolea konpositoreak sortutako obrak interpretatuko ditu, Iñar Sastre piano-jotzailearekin  laguntzarekin. “TXISTUAK HITZ EGITEN DUENEAN” kontzertua ipuin musikal bihurtuko da, egilearen bizipenetan eta sentimenduetan oinarrituta, eta ekitaldirako propio sortutako ilustrazioekin borobilduko da, publikoari esperientzia paregabea eskainizGorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariek osatzen duten egungo Bilboko Udal Txistulari Banda, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da emanaldien kalitateagatik eta aniztasunagatik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak