"Safari"

"Safari"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sopela.eus

Non

Kurtzio Kultur Etxea

Noiz

04/01/2020

Lío en la granja antzezlanaren bi protagonistak, Piñote eta Calabacín, herrira itzuli dira, eta sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko digute. Hain zuzen ere, hara joan dira lehoi bat modu misteriotsuan desagertu dela entzun dutelako. Beren ikerketa-lanetan, hainbati eskatuko diote laguntza: jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari. . . Abenturaren erdian, lehoia aurkituko dute, burumakur eta pentsakor: orro nola egin ahaztu zaio. Kasua argitu eta lehoiari laguntzea erabakita, La Baldufako ikertzaile ausartok ahaleginduko dira argitzen zein diren atsekabe horren arrazoiak. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik gainerako animaliek ere behin eta berriz gogaitzen dute? Zer behar da sabanako erregeak berriz orro egin dezan?Antzezlan honetan eszenografia bitan banatuko da, eta bi pertsonaia dibertigarriek gai konplexu bati helduko diote animalien bitartez: eskolako jazarpena; izan ere, umeak, animaliak bezala, basatiak izan daitezke beren ikaskideekin. - Konpainia: Companyia de Comediants La Baldufa
- Egilea: Baldufa, Ramón Molins
- Zuzendaria: Ramón Molins
- Musika: Óscar Roig
- Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Carles Pijuán
- Antzezleak: Emiliano Pardo, Carles Pijuán

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak