Zinema zikloa: "Hasieratik. Zinema feministaren historiak"

Zinema zikloa: "Hasieratik. Zinema feministaren historiak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Artium

Non

Artium

Noiz

05/09/2020-etik 12/12/2020-era

Kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendariak eta beraien pelikulak ezagutzeko eta historia berri posible bat osatzeko ziklo bat. Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakarrik. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan. Eta historia guztiek hasiera bat daukaten bezala, zinemaren historia bakoitzak lehenengo pelikula bat dauka. Askotan Lumière anaien La sortie de l’usine à Lyon izaten da lehenengo pelikula hori. Ziklo honetan proposatzen dugun hasiera ere 1895 urtean kokatzen da eta pelikula beraren proiekzio itxi batean. Baina begirada aldatzera gonbidatzen zaituztegu eta ikusleen artean Alice Guy aurkitzera. Saio hori ikusi eta urte betera, zinemaren historian lehenengo fikzio pelikulatzat hartzen denaren zuzendari bilakatu zen. Alice Guy hor zegoen hasieratik eta horregatik nahi dugu gure hasiera izan dadin. Gainontzeko ibilbidea emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta egingo dugu zinema feministaren historia hau osatuz. Posible diren askotariko bat. Tabakaleraren eta Artium Museoaren arteko elkarlanaMartxoaren 7an, larunbata. Lur Olaizola Lizarraldek (Donostia, 1988) aurkeztuta. Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. - Les résultats du feminisme, Alice Guy, 1906, 7 min (Saint-Mandé, 1873 - Wayne, AEB,1968)
- Madame a des envies, Alice Guy, 1906, 4 min (Saint-Mandé, 1873 - Wayne, AEB, 1968)
- La souriante Madame Beudet, Germaine Dulac, 1923, 35 min (Amiens, 1882 - Paris, 1942)
- Étude cinématographique sur une arabesque, Germaine Dulac, 1929, 7 min (Amiens, 1882 - Paris, 1942)
- At land, Maya Deren, 1946, 15 min (Kiev, 1917 - New York, 1961)
- Irailaren 5ean, larunbataAurkezpena 18:00etan. Proiekzioak 18:30ean
Aurkezlea: Maider Oleaga, zinema zuzendariaSaute ma ville, Chantal Akerman, 1968, 13'
1968 urtean Chantal Akermanek (Brusela, 1950 – Paris, 2015) bere lehenengo laburmetraia egin zuen, Saute ma ville. 18 urteko Chantal Akerman ikusiko dugu txuri beltzean sukalde batera sartzen. Pixkanaka pixkanaka eta jolasten arituko balitz bezala, sukaldea hankaz gora jarriko du erabat lehertu arte. Askotan 68a kaleak hartu ziren urtea bezala gogoratzen da. Garrantzitsua da jakitea urte horretan ere Chantal Akermanek sukaldea hartu zuela eta horrela, zinea ere hankaz gora jarri zuela narratiba konbentzionalak lehertuzDaisies, V?ra Chytilová, Txekiar Errepublika, 1966, 76’, JB eta ingelesez eta gaztelaniaz azpitituluekin
1968ko Pragako Udaberria baino hiru urte lehenago, V?ra Chytilová (Ostrava, 1929 – Praga, 2014) zuzendariak Daisies filmatu zuen. Kasu honetan, emakumearen errebolta Marie izeneko bi nesken eskutik ikusiko dugu. Kolorez, efektuz eta testuraz betetako filmean Marie eta Mariek arau guztiak puskatuko dituzte. Besteak beste, gizon dirudunei iruzur egingo diete edo festa ofizial bat hondatuko dute. Hainbat egoera absurdo eta dibertigarrien bitartez autoritarismoa eta moral anakronikoa agerian jarriko dituzte. Eta protagonisten koherentzia jarraituz, V?ra Chytilovák istorio hau zinearen lengoaiaren konbentzioak desartikulatuz kontatuko digu. 1966 urtean Txekiar Errepublikak pelikula debekatu zuen filmearen tonu anarkikoarengatik eta urteetan zehar ezinezkoa izan zen ikustea. Daisies garaikidetasuna galtzen ez duen pelikula feminista klasikoetako bat da. - Urriaren 3an, larunbataAurkezlea: Garbiñe Ortega, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari artistikoa, eta Zinema Gaur programaren komisarioa. Réponse de femmes: Notre corps, notre sexe, Agnès Varda, Frantzia, 1975, 8'
Daguerréotypes, Agnès Varda, Frantzia, 1976, 80'- Azaroaren 7an, larunbataAurkezlea: Arantza Santesteban, zinema zuzendaria eta ikertzailea. Delphine et Carol, Insoumuses, Callisto McNulty, Frantzia-Suiza, 2019, 70'- Abenduaren 12an, larunbataAurkezlea: Irati Gorostidi, zinema zuzendariaRiddlles of the Sphinx, Laura Mulvey, Peter Wollen, Erresuma Batua, 1977, 92'Seigarren saioaEuskal emakumeak, Mirentxu Loyarte, 1981, 10'
Born in Flames, Lizzie Borden, Estatu Batuak, 1983, 85'Zazpigarren saioaThe Watermelon Woman, Cheryl Dunye, Estatu Batuak, 1996, 90'

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak