Zapatuan egingo dute Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruko azken bisita gidatua

Zapatuan egingo dute Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruko azken bisita gidatua
Azpeitia XVI. mendean izeneko txangoan, herriko Alde Zaharrak gordetzen duen garai hartako ondarea ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Bisita doakoa da, gehienez hamar lagunek parte har dezakete eta oraindik badago tokia. Ezkutuko altxorrak programan udako prestatutako azken hitzordua izango da asteburu honetakoa.