Errenta aitorpena euskaraz egiteko argibideak

Errenta aitorpena euskaraz egiteko argibideak
Errenta aitorpena ere euskaraz egiteko deia egin dute UEMAk, udalek eta hainbat erakunde publikok. Araban eta Gipuzkoan apirilaren 7an hasiko da errenta aitortzeko epea. Nafarroan apirilaren 9an, eta Bizkaian apirilaren 15ean. Lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera datak, webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da aurten ere kanpaina honekin UEMAk eta udalek lortu nahi dutena. Aurtengo kanpaina hau abiatzekoan, herri batzuetako datuak eman ditu UEMAk, zein herritan PFEZ euskaraz betetzen den. Arabako daturik ez omen dago, baina Gipuzkoan, Orexa (%71), Zerain (%69), Amezketa (%61), Ataun (%60) eta Abaltzisketa (%60) dira iaz euskaraz errenta aitorpen gehien egin zituzten herriak. Bizkaian apalagoak dira portzentaiak, gehien egin ziren herrietakoak: Amoroto (%27,9), Mendexa (%23), Aulesti (%22), Ispaster (%18,7) eta Gizaburuaga (%16). Nafarroako Foru Ogasunak ez ditu ematen herriz herriko datuak, baina UEMAri jakinarazi diotenez, "UEMAko kide diren Nafarroako udalerri guztiak %0 eta %10 bitarteko portzentajean mantentzen dira". Hego Euskal Herriko ogasunetan euskarazko errenta abiatzeko URLak jarraian:- Araba
- Bizkaia (gaur gaurkoz, 2024ko aitorpenari buruzko informazioa ikusi dugu hor, 2025ekoa aurkeztu behar denean 2026an; uste dugu laster eguneratuko dutela).
- Gipuzkoa
- Nafarroa, aitorpena euskaraz egiteko argibideak eta Ogasunaren webgunea.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak