"Sexberdiak"

"Sexberdiak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.fundacionvital.eus

Non

Vital Fundazioa Kulturunea

Noiz

11/04/2024

Diotenez, Anaren bihotza hutsik dagoen logela bat da. Nikok berea tatuatu nahi du. Igogailu batean harrapatuta daude eta ezezagunak izatetik lagunak izatera pasako dira. Beno, hau duela hiru urte gertatu zen, baina iraganera bidaiatuz, orain kontatuko digutena biziko dugu. Jendearen maitasuna, sexua, bakardadea eta aurreiritziak izango dira jorratuko diren gaiak. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan murgilduta dabilen gozoki-saltzaileak inolako konplexurik gabe azalduko dituzte beren bizipen afektibo sexualak, gutako bakoitzak, bere paralisi partikularrarekin, beldur, amets eta ilusio desberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, hazkunde pertsonaleko istorioa, umorez eta minez erdi betea. Gehienentzat ezezaguna den gai batera hurbiltzea du helburu istorio honek: garun-paralisia duen mutil baten bizipenak eta emozioak, bereziki alderdi afektibo-sexualari buruzkoak. Era berean, aurreiritziak, autoestimua, konplexuak, maitasunik eza eta bakardadea aztertzen dira. Gorputz ezberdinez hitz egiten da eta zoriontasunari buruz hausnartzen du. Fitxa teknikoa- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Autoreak: Kepa Errasti eta Telmo Irureta
- Aktoreak: Miren Arrieta eta Telmo Irureta
- Argazkigintza: Mikel Martinez - Dock Estudio
- Ekoizpena: Paola Eguibar eta Nagore Plazaola. Tanttaka Teatroa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak