Dorleta Kortazar: "80 amandre"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
ataria.eus
Non
Orendaingo Udal Liburutegia
Noiz
08/03/2024
80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aitzin aroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako. Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izango da ipuin-kontaketa hau ekarriko diguna. Dorleta Kortazar (Eskoriatza, 1974)Ipuin kontalaria naiz. “Berba” hitza maite dut, berbak dira nire lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditut tentuz. Ipuin tradizionalak, nik sortuak eta egile berrienak kontatzen ditut, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat. Kontatzen dudanean, bestelako mundu bat posible dela sinesten dudalako. Diote, begiekin eta batez ere irribarrearekin kontatzen dudala, gozo, xamur, euskara garbi eta zainduan.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.