Kaitin Allendek sortutako “Klimaxetik klimateriora eta buelta” (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea ) bakarrizketatik sortu da KILIMAterioa. Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu. KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko. Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz. Estreinaldi ederra izango da saio bakoitza, jolasak eta inprobisazioak lagundutako akelarre txiki bat. - Gidoia: Kaitin Allende
- Zuzendaritza: Kaitin Allende
- Partaideak: Kaitin Allende, Irati Anda, Izar Mendiguren
- Nori zuzendua: helduei
- Iraupena: 60 min.
"KILIMAterioa"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Bertsozale
Non
Eskolako ganbara
Noiz
18/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.