Artium Museoa: bideo-lantegiak

Artium Museoa: bideo-lantegiak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

artium.eus

Non

Artium

Noiz

27/04/2020-etik 31/12/2020-era

Etxean denbora asko ematen dugun, ikastetxeak itxita dauden eta museoek ikasleentzat eta familientzat antolatzen dituzten jardueretan parte hartu ezin dugun honetan, Artium Museoak bideo-lantegi batzuk jarri ditu abian, etxean ondo pasatzeko. Arte garaikidearekin lotutako lantegiak dira, eta oso modu errazean eta material arruntekin egin daitezke

Astero hainbat eduki argitaratuko ditugu, adin-tarte eta eskola-maila desberdinetarako egokiak. Kontuan izango dugu interesatzen zaizuela dakigun guztia ere. Eta, gainera, lantegiei jarraituz egindakoaren argazkiak eta bideoak loturak@artium. eus helbidera bidaltzera gonbidatzen zaituztegu. Horren sorta bat argitaratuko dugu gure webgunean eta gizarte-sareetan.

Gure Hezkuntza Sailaren proposamena da, eta #ArtiumMuseoKonektatua proiektuan txertatzen da. AURKEZPENA1. LANTEGIA: ARGI-LABORATEGIAArgi eta itzalekin jolastu eta sortuko dugu. 2 urtetik gorako neska-mutilentzat. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Noelia Tofé-ren (Sedena) proposamena. 2. LANTEGIA: ERLIEBEAREN HASTAPENAKArgi eta itzalekin jolastu eta sortuko dugu. Lehen Hezkuntzako haurrentzat gomendatutako lantegia. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Natalia Albéniz-en (Sedena) proposamena. 3. LANTEGIA: TESTUEKIN LANEANTestu batetik abiatuko gara, adibidez, irakurtzen ari zareten liburu baten esaldi bat. 10 urte gorago haurrentzat gomendatutako lantegia. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Andrea Ríos-en (Sedena) proposamena. Lotutako erakusketa: Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak