Lisabö + Arima

Lisabö + Arima

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arriolaka.eus

Non

Arriola Antzokia

Noiz

15/02/2020

Bi bateria, bi ahots, bi gitarra… eta bi baxuk osatzen dute Lisabö. “Zentzumenei eragiten dien musika” dela komentatu izan da askotan Lisabören musika. Kantuak zuzenekoetara eramaten dituztenean alde fisikoak eta emozionalak bat egiten dute eta transmititzen duten indarrak haratago eramaten ditu abestiak eta entzulearengan txertatzen doaz, nolabaieko bidai bat bailitzan. Post-hardcore, inprobisazioaren bideak, punk ikutua…elementu ezberdinak aurkitzen ditugu beraien musikan. Errealitatea ilusioz eta amodioz eraldatzeko tresna bezala ikusten dute musika. Ez dago argi ikusgarri eta efektu berezirik. Zintzotasuna musika bihurturik. Zuzeneko basapiztiak dira irundarrak. - Karlos Osinaga: Gitarra, ahotsa
- Jabier Manterola: Gitarra, ahotsa
- Eneko Aranzasti: Bateria
- Sergio González: Bateria
- Borja Toval: Baxua
- Xabi Zabala: Baxua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak