Gabon Zinema 2020-2021

Gabon Zinema 2020-2021

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Montehermoso Kulturunea

Non

Montehermoso Kulturunea

Noiz

02/01/2021-etik 05/01/2021-era

Montehermoso Kulturuneak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatutako egitarauaBALLERINAOrtuño Aretoa, Urtarrilak 2, larunbata, 12:00 / 17:30. + 3 urte / Eric Warin / 2016 / Frantzia / 86’ / Euskaraz. Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan. PRINTZE TXIKIAOrtuño Aretoa, Urtarrilak 3, igandea, 12:00 / 17:30. + 3 urte / MarkOsborne / 2015 / Frantzia / 106’ / Euskaraz. Neskato baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Neskatoa oso serioa eta heldua da bere adinerako, eta oporretan ikasteko asmoa du, amak antolatutako programa zorrotz bati jarraituz; baina bere planak bizilagun bitxi eta esku zabal batek asaldatzen ditu. Berak neskatoari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio. LUR ETA AMETSOrtuño Aretoa, Urtarrilak 4, astelehena. 12:00 / 17:30. + 3 urte / Imanol Zinkunegi / 2019 / EH / 87’ / Euskaraz. Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker,ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, iabeti izango dituzte atzetik. LOVING VINCENT*Ortuño Aretoa, Urtarrilak 5, asteartea. 12:00 / 17:30. + 12 urte / Dorota Kobiela / 2017 / Polonia / 95’ / Ingelesa + euskarazko azpitituluak. Margolan bizidunez osatutako lehen film luzea, Van Goghen omenezko film bat da. Fotograma bakoitza olio gainean margotutako koadro bat da, Vincentek berak margotuko zukeen bezala. 56. 800 fotogramaz osatuta dago, banan-banan margotuak izan direnak,hainbat urtetan margolari bikain ugarik, guztiak Van Goghen arte eta estilo magistralean inspiratuak. . . * Filmazpitekin elkarlanean. Proiekzio aretota joateko gonbidapenarekin joan behar da. Lortu daiteke:1. Bibe plataformaren bitartez. 2. Telefono honetara deituz: 945 161830, 10:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik). - Telefonoaren bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman ere sartuko dira.
- Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Epea: abenduaren 14tik aurrera -9:00etan-.
- Lagun bakoitzak 4 gonbidapen bakarrik eskuratu ditzake.
- Aforo mugatua.
- 12 urtetik beherakoak helduek lagunduta joan beharko dute.
- Ateak 15 minutu lehenago irekiko dira. Zure gonbidapena deskargatu Biben

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak