Kalealdia 2024 jaialdiaren barruan. Isolamendu baten ondotik, leku bakarti batean esnatu gara. Zerbait falta zaigu. Gure baitan bilatzen hasi gara, harik eta kanpoko munduarekiko talka eginda, bilatu eta harekin konektatu beharraz ohartu garen arte. Beste pertsonak bilatzea eta haiekin konektatzea. Haiek ukitu, eskua eman, besarkatu, partekatu. . . ahal izatea.
Nuye deritzona sei akrobatentzako zirku-proposamen koreografikoa da, bikote-harremanen dinamikei buruzko miaketatik sortu dena, pertsona beraren eta besteen artean egin ditugun joan-etorriak jasotzen dituena, gu osatzeko etengabeko bilaketan.
Ikuskizunean, oreka akrobatikoak, jauziak eta jolas ikarioak tartekatzen dira.
- Jatorrizko ideia:“eia” Zirku-Konpainia
- Arte-zuzendaritza:Armando Rabanera Muro eta Fabrizio Giannini
- Eszenaratzea eta dramaturgia:Roberto Magro, Armando Rabanera Muro eta Fabrizio Giannini
- Sorkuntza eta interpretazioa:Luca Bernini (Liam Carmody), Francesco Germini, Laia Gómez Iglesias, Abby Neuberger (Pauline Talon), Maiol Pruna Soler y Ona Vives Pérez
- Koreografia:Michelle Man
- Musika-zuzendaritza:Cristiano eta Davide Della Monica
- Argiak:Thomas Bourreau
- Eszenografia:“eia” Zirku-Konpainia, Óscar de Paz, Benet Jofre
- Jantziak:MOMU Espai tèxtil
- Arte-kolaborazioak:Roberto Olivan, Elena Zanzu, Le Ficufresche
- Ekoizpena:“eia” Zirku-Konpainia
- Komunikazioa:Eva Romero
Kalealdia 2024: "NUYE"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbokokalealdia.eus
Non
Arriaga Plaza
Noiz
06/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.