"¿Cómo hemos llegado a esto?"

"¿Cómo hemos llegado a esto?"

Gertaeraren datuak

Non

Lizeo Antzokia

Noiz

21/03/2020

Komedia honetan Elenaren istorioa kontatzen zaigu, zeinaren lagun onenak, Albak, ez duen Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua bete: ez zara modu sentimentalean edo sexualean zure adiskideen bikote ohiekin nahastuko. Edo agian ez da horrela izan. Beharbada, bere adiskide onenaren senar ohiarekin maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Baina, eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batekin maitemindu zen, eta orain beste batekin, eta hori ezkutatu egin behar du, adiskidetasunaren ez dakit zein agindu dela eta. Maitasun triangelu bati buruzko komedia da, eta triangelu horretan, norberak bere bertsioa du eta guztiek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik. Aktoreak: Maribel Salas, Gorka Mínguez, Gemma Martínez eta Mitxel Santamarina. Zuzendariak: Gorka Minguez, David Caiña.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak