Gabonart 2020 - Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka

Gabonart 2020 - Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Arbaso

Non

Areatza

Noiz

16/12/2020-etik 05/01/2021-era

Bilboko Gabonetako 38. Artisautza Azokaren 8. edizioa izango da aurtengoa GABONART markaren pean. Esan behar da komertzializazioa egonkortu egin dela Gabon sasoian Bilbon, eta horrela azaltzen da artisautza sektorearen zein publikoaren aurrean.

Aurten, Gabonart sendotu egingo da Bilboko Udalaren parte hartzearekin, Gabonetako diseinu berria izango du-eta gure uriak . Izan ere, Areatzako kaia jai gune ludiko bilakatuko dute familiaren aisialdiari zuzendua, eta era berean, hurbileko turismoa eta gure merkataritzaren sustatze ekonomikoa indartzeari begira. ARBASO elkartearen asmoa da gure artisauentzako negozio aukera berriak sortzeaz gain, gure artisautza ezagutaraztea eta hedatzea herritarren artean.

GABONART ekimenak abian jarri nahi ditu Bizkaian artisautza komertzializatzeko uneak eta guneak, opariak egiteko eta kontsumorako hain sasoi egokia den Gabonetako jaietan, esaterako.

GABONART Bilboko Areatzako Kaia izango duzue zain, 2020ko abenduaren 16etik  2021ko urtarrilaren 5ra. Ordutegia:
11:00etatik - 14:30etara
17:00etatik - 20:30eraEgunak - 24 eta 31
11:00etatik - 15:00etaraEgunak - 25 eta 1
ItxitaWeb orrialdea: www. gabonart. blogspot. com 
Facebook: www. facebook. com/arbaso.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak