SILBOBERRI TXISTU ELKARTEALANAK: M. ZABALA, Mª C. ASENJO – MARRODÁN, C. SATUÉ*, F. MARTÍN QUINTERO* & J. M. SÁNCHEZ VERDÚ. (*ERABATEKO ESTREINALDIAK)Konpromisoa gaitasun bat da betebehar bat bainoago. Hitzartutako hura betetzeak duen garrantziaz jabetzeko jarrera bat. Lanaren arloan etikaren parametroaren azpian dago kokatua. Adiskidetasunaren arloan, bi pertsonaren edo gehiagoren arteko ardura-hitzarmen bat da, leialtasuna, konfiantza eta errespetua oinarri harturik. 2017an, NAKen eta Silboberriren arteko harremana hasi zen. Dena den, askoz ere urte lehenago, lehen lankidetzak egiten hasi ziren CMC garaikideak ekimeneko kideekin eta, ondorioz, egiazko adiskidantza zintzoak sortu dira. Txistuaren errepertorioaren hedatzaile jatorrak dira; laguntzaileak, instrumentu horren ikerkuntzan eta garapen organologikoan, hau da, egiazko I-G-B euskal kulturgintzan, ederki erakusten dute konpromiso hori beren garaiko sortzaileekin eta elkarteko kide diren interpreteekin.
Silboberrik harridura eragin nahi du, kontzertu txinpartatsu, sendo eta oso egungoaren bidez, dela txistu-danbolina eta akordeoia duorako, dela perkusioa barne hartzen duen triorako. Lanak Silboberrik enkargatu dizkie egungo musikaren sortzaile ospetsuei; bi lan, gainera, erabateko estreinaldiak izanen dira. AITOR AMILIBIA (TXISTUA-DANBOLINA), JOSEAN HONTORIA (AKORDEOIA), SANTIAGO PIZANA (PERKUSIOA). Hizkuntza: Gaztelania
NAK 2024: SILBOBERRI TXISTU ELKARTEA
Gertaeraren datuak
Antolatu du
pamplonaescultura.es
Non
Kondestable Civivox-a
Noiz
12/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.