VII. Mintegia. Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak. Arte-hezkuntzaren oraina eta etorkizuna.

VII. Mintegia. Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak. Arte-hezkuntzaren oraina eta etorkizuna.

Gertaeraren datuak

Non

BBK Kuna

Noiz

28/05/2024

UN Etxea – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak bat egin du Arte Hezkuntzaren Nazioarteko Astearen ospakizunarekin, horretarako Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak Mintegiaren VII. edizioa antolatuta. Mintegia arte-hezkuntzari buruzkoa da, egungo eta etorkizuneko ikuspegitik begiratuta. Jardunaldia 2024ko maiatzaren 28an izango da, asteartea, 9:00etatik 13:30era, BBK Kunako Ganbara Aretoan (Urazurrutia, 3, Bilbo). Mintegi honen bidez adierazi nahi dugu adierazpen, esperientzia eta irakaskuntza kultural eta artistiko ugari izatea funtsezkoa dela bizitza kulturalarekin eta arteekin lotutako eskubidea betetzeko; alegia, funtsezkoa dela bizitza kulturalean eta arteetan parte hartzeko, horietan laguntzeko eta horietaz gozatzeko. Izan ere, horrek, aldi berean, norbanakoaren eta gizartearen ongizaterako ateak zabaltzen ditu. Horretarako, besteak beste, bermatu behar da eskolan kultura- eta arte-hezkuntza emango dela, behar bezala eta dagokionean, eta, gainera, kalitatezko hezkuntza formala, ez-formala eta informala proposatu behar dira, kulturari eta arteei lotutako bokazio eta ibilbide profesionalak sortu eta errotu ahal izan daitezen, besteak beste, eduki kultural dibertsifikatuak emanez. Zer ari gara egiten gure lurraldean, Euskadin, arte- eta kultura-hezkuntzaren esparruan? Ari al gara kultura- eta arte-bizitzan pertsona guztien parte-hartzea sustatzen? Bermatuta al dago kalitatezko arte-irakaskuntzetarako sarbidea bizitza osoan zehar? Hezkuntza-espazioak ari al dira kultura eta arteak ahalik eta gehien txertatzen, sormena, espiritu kritikoa eta kultura-aniztasunaren balorazio positiboa sustatzeko?Mintegiaren helburua da askotariko eragileek (sorkuntzaren arlokoek, kulturalek, sozialek eta hezkuntzaren arlokoek) elkar ezagutzea, elkar identifikatzea, gogoeta egitea, elkarrekin hitz egitea, loturak estutzea eta zubiak eraikitzea, aurrera egiteko bai oztopoak eta erronkak identifikatzeko prozesuetan, bai gure lurraldeko arte- eta kultura-hezkuntza hobetzeko aukerak identifikatzearekin eta proposamenak egitearekin lotutako prozesuetan. Horregatik, mintegia amaitu ondoren, mintegiaren errelatoretza idatziko da, eta UN Etxeak Mondiacult 2025 – Kultur Politikei eta Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Konferentziari (Bartzelona) egingo dizkion ekarpenei gehituko zaie errelatoretza hori. Mintegiak Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren eta BBK Kunaren babesa du. Programa https://unetxea. org/eu/inskripzio-irekiak-arte-hezkuntzaren-oraina-eta-etorkizuna/#aniztasuna

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak