"Buñuel" (online)

"Buñuel" (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ametx.eus

Non

Zornotza Aretoa

Noiz

03/07/2020

- Hitzordu honen gaineko informazio gehiago. "Hilda nago. Buñuelen mamua naiz". Hilerri batean gazte batek elkarrizketa egingo dio Luis Buñuel zenari, doktoretza-tesia amaitzeko. Giro surrealista horretan hasiko da garai guztietako zinemagilerik onenetakoaren historian egindako ibilbidea. Ibilbide horretan aingeru-deabru hiltzailea, alter egoa, izango du lagun: elkarrekin garanduko dituzte haren bizitzako sekretu eta zehaztasunik liluragarrienak. Heriotza, zinema, artea, sexua, erlijioa, indarkeria. . . agertzen dira fikziozko topaketa honetan, oroimenaren mamuak balira bezala. Testuaren partitura Ramón Barearen dramaturgia da, Luis Buñuelen irudietatik eta zinemaren hastapenetatik eta Buñuelen beraren, Jean-Claude Carriére-ren (haren gidoilaria eta biografoa), Max Aub-en eta Buñuelen emaztea zen Jeanne Rucar-en testu surrealistetatik abiatuta. - Dramaturgia eta zuzendaritza: Ramón Barea
- Aktoreak: Getari Etxegarai, Irene Bau, Mikel Losada
- Grafismoa eta zuzeneko jatorrizko musika: Naiel Ibarrola
- Zuzendari laguntzailea: María Goiricelaya
- Espazio eszenikoa: Ramón Barea, Naiel Ibarrola
- Jantzien diseinua: Zapatitos de charol
- Argiztapenaren diseinua eta multimedia programazioa: Edu Berja
- Bideo edizioa: Leire Juan
- Kartelaren diseinua: Naiel Ibarrola
- Ekoizpena: Pabellón 6, BAD, Makiescénica
- Produkzio eragilea: Paula Gomez, Ramón Barea
- Banaketa: Makiescénica

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak