Bermeoko Musika Astea 2020: Jone Martinez (sopranoa) eta Itxaso Sainz de la Maza (pianoa)

Bermeoko Musika Astea 2020: Jone Martinez (sopranoa) eta Itxaso Sainz de la Maza (pianoa)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bermeoko Udala

Non

Santa Maria eliza

Noiz

06/08/2020

Bermeoko Musika Astearen barruan. Aurtengo egoera berezia dela eta, sarrera gonbidapen bidez egin beharko da. Uztailaren 28tik aurrera gonbidapenak eskuragai egongo dira Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 17:00-21:30 ordutegian. Abuztuaren 3tik 7ra eskainiko diren kontzertuak Santa Maria elizan egingo dira arratsaldeko 8etatik aurrera, baina abuztuaren 8rako ekintza berezia prestatu da Goiko Plaza, aire librean. Azken eguneko kontzertu honetan, aire librean egindako zinema ikuskizunetan bezala, 100 eserleku jarriko dira eta ez da sarrerarik beharko. Lehenbizi iristen denak tokia izango du. Jone Martinez (sopranoa) eta Itxaso Sainz de la Maza (pianoa)Jone Martinezek Olatz Saitua sopranoarekin hasi zituen kantu ikasketak Bilbon. Musika Hizkuntzaren Pedagogian lizentziatua da Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioan eta gaur egun kantu ikasketak Maite Arruabarrena mezzo-sopranoarekin eta Maciej Pikulskirekin amaitzen ari da bertan. Bere ikasketak Carlos Menarekin zabaldu ditu eta berarekin ari da antzinako musikan espezializatzen. Bestalde, Itxaso Sainz de la Mazak goi mailako ikasketak eta pianoaren interpretazioko masterra egin zituen Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (Bartzelona) eta Hochschule Luzla – Musiken (Suitza), Vladislav Bronevetzky eta Hiroko Sakagamiren klaseetan. Era berean, Maciej Pikulski errepertoristarekin osatu zuen Musikenen (Donostia) abeslariei laguntzeko prestakuntza. Bikoteak kontzertu lirikoa eskainiko du Bermeon.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak