Ostadar Inklusioa, lanean jarraitzeko gogoz

Itxialdi egoeran kirola egitea zailtasun handia izan da guztientzat. Ostadar Inklusio taldeko kideak ez dira salbuespen izan. Denboraldiko gailurraren bidean geratu ziren larrialdi egoera ezarri zenean eta ezin izan diote ikasturteri esperotako amaiera eman. Etorkizuna ziurgabetasunez betea badago ere, urritasuna duten gazteei zuzendutako kirol jarduerak sustatzen jarraitu nahi du taldeak. Jurgi Olasagasti Ostadar Inklusia taldeko prestatzailearekin hitz egin dugu itxialdia eta horren ondorioak nola bizi dituzten jakiteko