Biziprest dokumentalaren estreinaldia Iruñean 15ean

Biziprest dokumentalaren estreinaldia Iruñean 15ean
“Biziprest; gehiago gara” dokumentala apirilaren 15ean ostegunarekin estreinatuko da Iruñean, Golem Baiona aretoan, 19. 00etan. 2020ko Euskaraldia berezia izan zen, zentzu askotan, Nafarroan. Eta "Biziprest"en islatzen dira orduko zenbait bizipen. Iñaki Alforja Sagonek zuzendu du dokumentala, Euskaltzaleen Topaguneak ekoiztuta eta Nafarroako Gobernuak babesturik. Euskaraldiaren haritik, eta lau nafarren bizipenak ardatz hartuta (Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonak), Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat da dokumentalak eskaintzen duena. 30 minutuko filma da, eta doako emanaldia da, baina hemendik erreserbatu behar da tokia joan nahi baduzu. Hona trailerra:

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak