SD Eibar

Ipurua: 7500 helburu

Ipurua: 7500 helburu
Eibarrek bazkide eta jarraitzaileak igandean Realaren aurka jokatu duen partidara etortzera animatu nahi zaitu Ipurua zale armaginez bete eta asistentzia-errekorra lortzeko.

Orain arte, sarbide kontrolaren bitartez aztertzen denetik, Ipuruan zale gehien bete dituen norgehiagoka urriaren 19an Bartzelonaren aurka jokatutakoa izan zen. Hartan 7. 295 bete zuten zelaia. Oraingo honetan klubak zifra hori gainditu nahi du gipuzkoar derbian eta 7. 500 pertsona elkartu nahi ditu.

Edonola ere, badago zale gehiago bildu zituen neurketa baten aurrekari bat. Hain zuzen, 1987ko urtarrilaren 13an, Errege Kopan Realaren aurka jokatutako lehia batekoa. Orduko kronisten arabera partida hartan 10. 000 zale baino gehiago bidu ziren. Horietako askok zutik edota argi-indar dorreetara igota. Garai hartan, Eibar Bigarren B mailan zegoen.

Egun, Ipuruako edukiera 8. 134 eserlekukoa da, presidentetza-palkoa, VIP guneak, hedabideentzako tokia eta elbarrientzat zuzendutako lekuak kontuan edukita.

VIP guneak, ez hedabideentzako eremua ezta elbarrientzako tokiak beteko ez direla aintzat hartzen badugu, Ipurua 7. 500 pertsonez betetzeko helburua erronka zaila da, baina era berean, anbizio handikoa eta betegarria.

Igandeko norgehiagokarako ez dago sarrerarik salmentan eta soilik etorriko ez diren abonatuek beren sarrera aske utziz gero, eskuratu daiteke sarreraren bat. Hori dela eta, Eibarrek jarraitzailei dei berezia egin nahi die neurketara etortzeko eta ezinez gero, karneta gertuko norbaiti utzi ahal izateko, Ipurua jarraitzaile armaginez bete ahal izateko.

Gertuko inori utzi ezean, eserlekua aske uzteko aukera dago telefonoz edota klubeko webaren bitartez. Eserlekua saltzen bada klubak sarreraren prezioan itzuliko lioke dirua bazkideari.

Jarraitzaileen hazkundea

Denboraldi honetan Ipuruan jokatu diren hamaika partidetan, zelai armaginan 66. 891 jarraitzaile bildu dira guztira (6. 081 pertsona batez beste). Joan den urtean, kopurua 56. 577 ikuslekoa izan zen eta duela bi urtekoa, aldiz, 31. 688 pertsonekoa.

Zelaiak izan duen hazkundeaz gain, aforo portzentaiek ere gora eghin dute. Hala, 17-18 denboraldian Ipuruak edukieraren %73,8 bete zuen, 18-19an, aldiz, %75,5. Aurten portzentajea %77,7-ko da orain arteko datuen arabera. Hori dela eta, datorren igandean Realaren aurkako partidan asistentzia-errekor berri bat bete nahi dugu.