Elgoibarko XV. Kirol Argazkien Lehiaketa

Elgoibarko XV. Kirol Argazkien Lehiaketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Elgoibarko Udala

Noiz

15/06/2020-etik 24/07/2020-era

Elgoibarko Udalak, Udal Kirol Patronatua eta Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailaren bitartez eta Ongarri Argazkilari elkartearekin lankidetzan Elgoibarko Kirol Argazkien lehiaketa jarri du martxan, beste urte batez. Aurtengoa, XV. edizioa izango da. Obrak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte egongo da irekita eta guztira 1. 200 euro banatuko dira sarietan, 3 maila desberdinetan: Herritarrentzako saria, gazteentzako saria eta sari orokorra. Argazki lehiaketa honetan nahi duten zaletu guztiek har dezakete parte, bai profesionalek, bai amateurrek. Gaia kirolaren arlo guztiak izanik, partaide bakoitzak gehienez ere 4 argazki aurkeztu ditzake. Lanak Olaizaga kiroldegian jaso ahal izango dira. Lehiaketaren oinarriak

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak