Karmen Uribesalgo: "Erretratuak"

Karmen Uribesalgo: "Erretratuak"

Gertaeraren datuak

Non

Arkupe Kultur Etxea

Noiz

10/03/2020-etik 31/03/2020-era

ERRETRATUAKBEGIRADAREN ATZEANNire marrazkigintzarako gogoa gaztetatik dator. Batxilergoan nengoela, marrazketa artistikoaren ikasgaia zen nire gogokoena, eta ikasle aurreratuaren oroitzapena daukat barrenean. Urte askotan zehar nire denbora lanari, familiari, ingurune sozialari, mendiari… eskeini ostean, artearen mundua ezagutzen hasi nintzen marrazkiaren eta akuarelaren bidez. Gizarte Etxe bateko ikastaroetan aritu nintzen bi urtetan, eta 2006an Vitoria-Gasteizko Arte Ederretako Eskolan sartu nintzen. Bertan, marrazketa- eta pintura-teknika ezderdinak ezagutzen hasi nintzen. Ikatzarekin, pastel pinturekin, lixibadun tintekin, akrilikoekin … esperimentatzen dut, eta, batez ere, argiak elementuetan duen eragina ikusten hasten naiz. Eta hau guztia nire erretratu irakasle bikainari esker, Mila Breton, bere ezagutzak eta batez ere artearekiko grina eta pasioa transmititzen jakin izan didana. Gustoko dut espresio artistikoa margoan zein argazkilaritzan; bilatzen, pentsatzen, sortzen, begiratzen, ikusten, sentitzen…, laguntzen didalako. Beste artista batzuen lanak ezagutzeko, eta hauek ulertzeko eta zertarako egiten zituzten jakiteko gogoa handiagoa da egunero. Aurkezten dudan erakusketa hau nire ikaskuntza-lan ezberdinen zati bat da. Bereziki azpimarratu nahi dut "Etiopia" atala, non, nire argazkien bidez, munduko herrialderik pobreenetako batean bizi diren pertsonen edertasuna eta duintasuna islatzen saiatu naizen. Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, etiopiar emakume eta neskato guztiei eskaini nahi diet erakusketa txiki hau. Karmen Uribesalgo

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak