TENPORA: "Ama"

TENPORA: "Ama"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

usurbilkultura.eus

Non

Sutegi Aretoa

Noiz

29/09/2024

Esku artean dut Tenporaren azken lana, laugarrena 2015ean “Mundu berria” argitaratu zutenetik. Berriz ere aukera ezinhobea erlojuaren orratzak gelditu, gure egunerokotasunaren abiadura handia tarte batez ahaztu eta soinu leun eta iradokitzaileak nagusitzen diren kantuen tenpo patxadatsuetan lasai mur­ giltzeko. Sei abesti berri dira, sei aukera Tenporaren denborarik gabeko espazioan mur­ giltzeko, sei leiho zeinetan Aitor Etxebarriaren musika ekoizpen zainduak tal­ dearen lan soil eta profesionala dotoreziaz zipriztintzen duen. “Ama” abestiak leku garrantzitsua betetzen du diskoan; Juantxo Zeberiok fami­ liaren intimitatean sartzeko gonbitea egiten digu eta lirismo handiz kulunka­ tzen gaitu galeraren minaren eta bizitza partekatuari esker onaren artean. Baina ama ez da bat eta bakarra, ezta lan honetan ere. “Ama” honek doinu, molde eta zentzu ezberdinak hartzen ditu: irria, kaosa, nostalgia, itxaropena, begirada gordeak, laztanak… eta naturaren bidezko erredentzioa. Exibizionismoarekiko tentazio naturaletik ihesi, lan honekin Tenporako lagu­ nek beren maisutasuna ondo erakusten digute berriz ere, musikari handiek bakarrik ulertzen baitute benetako emozioen komunikazioan zintzotasunez eta benetakotasunez sakontzea luzimendu partikularren gainetik dagoela. Eta elkarrekin, barru­barrutik, bizitzaren miraria ospatzeko gonbidapen argitsua luzatzen digute: “irauten dugu, ez gara amil”. Josu ZabalaHasier Oleaga (bateria)Itsaso Etxebeste (baxua)Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa eta teklatuak)Beñat Barandiaran (gitarra elektriko)Elene Arandia (ahotsa)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak