2024ko Lumafest! jaialdiaren egitarauaren barne. 17:00 | Liburu sinaketa Iria G. Parente eta Selene M. Pascual idazleekin18:00 | Iria G. Parente eta Selene M. PascualIria G. Parente (Madril, 1993) eta Selene M. Pascual (Vigo, 1989) gazte literaturan espezializatutako bi idazle dira, idazteari nola utzi ez dakitenak (eta horretarako asmorik ere ez dutenak). Hogei lan baino gehiago argitaratu dituzte, eta oso gustuko dutenez genero eta pertsonaia berriak esploratzea, ez dute istorio berriak kontatzeari uzteko inolako asmorik. Liburuetako batzuk dira Pétalos de papel, Anne sin filtros edo Seremos el huracán, eta haien lana zenbait hizkuntzatara itzuli da. Azken nobela, El eco del destino, fantasiazko trilogia anbiziotsuaren lehen alea da. X: @iriayselene Instagram: @iriayselene TikTok: @iriayselene19:15 Nando López- Nando López (Barcelona, 1977)Eleberrigile, dramaturgo eta Hispaniar Filologian doktorea da. 2010ean finalista izan zen Nadal sarian La edad de la ira liburuarekin; long-sellerra izan zen eta telesail arrakastatsu bihurtu zen nazioartean; horrela hasi zuen bere ibilbide narratibo oparoa non agertzen diren Los Elegidos, Presente imperfecto, Cuando todo era fácil, El sonido de los cuerpos eta Hasta nunca, Peter Pan. Zenbait sari jaso ditu: Arcoíris 2023 saria (Berdintasun Ministerioak emanda), Triángulo Cultura 2022 saria eta Gran Angular 2020 saria La versión de Eric lanarekin. Bestalde, haur literatura arloan ere idazle ezaguna da: Algo más que sexo, Las durmientes, Cuál es lucha, Nadie nos oye, Por qué tiene que ser todo tan difícil, El río de las primeras veces, El reino de las Tres Lunas eta La leyenda del Cíclope idatzi ditu. 20:15 | Luma Mikrokontakizunen Gaztelaniazko kategoriko Lehen eta Bigarren Sarien banaketa.
20:30 | Liburu sinaketa Nando López idazlearekin. (Hizkuntza: gaztelania)
Lumafest! 2024: Iria G. Parente, Selene M. Pascual, Nando López
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kmk.gipuzkoa.eus
Non
KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Noiz
13/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.